Gobierno Vasco

Urtebetetze ospakizunetarako araudia

Aldez aurrekoak:

  • Asteazken eta ostiraletan ospatu ahal izango dira urtebetetzeak eskolan.
  • Berrogeita hamar gonbidatu izango dira gehien jota, ospakizun berean edota aldi bereko bi desberdinetan.
  • Bi aste lehenago egingo da erreserba, 944911430 telefonora deituz (jantokia).
  • Ospakizun-eskabidea egin duen pertsonak (eskolako ikasleen aita/ama) hurrengo zereginen ardura izango du:
    • Antolakuntzari buruzkoak:
      • Gonbidapenak betetzea eta banatzea: erreserba eskolan bertan egitean, eredua jasotzen da.
      • Gurasoen baimenak eskuratzea.
      • Eskolari beharrezkoa den informazioa helaraztea: ikasle gonbidatuen tutoreei eman beharko zaie urtebetetzeangeratzeko baimena duten ikasleen zerrenda,urtebetetze-eguna baino 24 ordu lehenago.
    • Ospakizunaren egokitasunari buruzkoak:
      • Haur gonbidatuak itxaron eta jaso eskolako patioan, 15:45tik
      • Zaintza eta erantzukizuna hartuko du bere gain gonbidatuak eskolan izango duten denbora osoan (arratsaldeko 15:45tik azken gonbidatua jaso arte), horretarako derrigorrezkoa izango delarik haren presentzia eskolan aipaturiko denbora-tarte horretan.
      • Haur gonbidatuen motxilak, arropa eta enparauak teilatupeko patioan utziko dira jantokia ireki arte.
      • Jangelara sartzeko une-arte, 16:00etan, haurrak antolatzaile-eskatzaileen ardurapean egongo dira.
      • Ospakizuna bukatutakoan, antolatzaileen erantzukizuna izango da haurren zaintza, euren guraso edo arduradunak bila etorri arte.
      • Ospakizunak irauten duen bitartean, antolatzaileek bermatu behar dute instalazioen erabilpen egokia eta ikastetxearen arauak errespetatzen direla.
      • Amaieran jantokia batzen eta txukuntzen lagunduko dute.

Azpiegiturakoak:

  • Arratsaldeko 16:00 etatik 19:00ak arte luzatu ahal izango da ospakizuna.
  • Ikastetxeak arduradun bat izendatuko du, jantokiko zaindari direnen artean, ospakizun-jaia alderdi guztietan egokiro bidera dadin.
  • Pertsona horren betebeharrak honako hauek dira:
    • Arratsaldeko 16:00 etatik aurrera erabiliko diren instalazioak ireki eta itxi.
    • ·  Instalazioen zaintza, umeak baimendutako aldeetan soilik eta era egokian ibil daitezen ahaleginduz.
    • ·  Ospakizuna bukatutakoan jangela eta ondoko instalazioen garbiketa.
  • Honako alde hauetan soilik baimenduko da umeen joanetorria:
    • Jangela, irekita egongo da 16:00 etatik 19:00ra, sukaldea izan ezik, berau itxita egongo delarik.
    • Kanpoko jolas patioa eta kanpoko kiroldegiko komunak.
    • Teilatupeko patioa euria ari duenean.
    • Jangelarako sartu-irteeretan jolas patiora jotzen duen kanpoko atea erabiliko da soilik.
    • Eskolako beste instalazioak, bereziki barruko komunak, zein eskolako atzekaldea debekaturik izango dute.
  • Prezioa 47 € izango da, eskatzaile bakoitzak zaindariari ordainduko diolarik ospakizunaren egun berean. Horretaz gain, arautegi hau errespetatzen dela bermatzeko nahian, erreserba egitean 50€ko fidantza ordaindu beharko du.
  • Eskola-ordutegian debekatuta egon ohi diren jostailuak (bizikletak, irristagailuak, eta abar) eskola-autobusen irteeraren ostean edota, kasu, eskola-orduz kanpoko ekintzak bukatutakoan (arratsaldeko 17:00etan) soilik erabili ahal izango dira; eta hori jolas patio irekietan, ez estalpekoan.
  • Antolatzaileen esku egongo da askariaren hornimendua eta antolamendua.

Dokumentu osoa.

© Andra Mari Getxo
Telefonoa: 944911430 | 014288aa@hezkuntza.net