Gobierno Vasco

Ikastetxeko zeregina

 

Getxoko Andra Mari Ikastetxearen Zeregina pertsonak osotasunean hezitzea da, ikasleen berariazko konpetentziak garatzen eta baloreen bizipenean oinarrituz, elkarbizitzan, espiritu kritikoz, autoestimu sendoz eta ikasketa prestakuntza on batez.

Horretarako, ondorengo lan-ildo hauek jorratuko ditugu:

1.- Irakatsi eta ikasteko prozesuak hobetzea, bereziki hurrengo aspektu hauek kontuan hartuz:

-         Ikasleen konpetentziak.

-         Ikasleen bakarkako tratamendua.

-         Hizkuntzen tratamendu bateratua

-         Euskal kultura.

-         Adostutako irizpide pedagogikoak.

-         Teknologia berriak.

-         Ingurumenarekiko eta naturarekiko errespetua.

-         Ikasleen sormena.

2.- Balore eta jokabide egokiak sistematizatzea eta barneratzea, norberaren garapen emozionala eta elkarbizitzarako behar diren trebetasunak landuz.

3.- Ikastetxearen antolamendua  hobetzea.      

o       Eskolako beharrak kontuan hartuta, lehentasunak ezarri eta burutu behar diren eginkizunak zehaztuko dira.

o       Erabakiak elkarrekin hartuko dira, adostutako konpromisoak errespetatuz eta betez.

o       Konpromisoak zein neurritan  bete diren ebaluatuko da.

o       Pertsona gehiagok bere gain hartuko du aitzindari izatearen erantzukizuna. 

4.- Ikastetxearen bizitzan familien parte-hartzea sustatzea eta oro har estamentu guztien arteko komunikazioa hobetzea (irakasleak, familiak, ikasleak, lan-legepeko hezitzaileak eta  irakasle ez diren langileak). Haien esperientziak eta ekarpenak aintzat hartu eta haien kezkak jasoko dira, elkarlana indartuz giro atsegin batean.

5.- Irakasleen jarduera profesionala hobetzea gizartetik datozkigun eskaerei aurre egiteko, ikastetxean zein sarean  prestakuntza eta berrikuntza oinarritzat hartuta.

6.- Gure azpiegitura eta zerbitzu eskaintza hobetzea, praktikoak, erabilgarriak eta erakargarriak izan daitezen.

 

Etorkizunari begira eta, bereziki, hurrengo bost urteak gogoan izanik, Andra Mari ikastetxearen nahia da inguruan erreferente bat  izatea, adostutako oinarri pedagogikoez baliatuz eta eskola-komunitatean etengabeko hobekuntza aurrera eramanez. Elkarrizketaren espiritua izango da gure ardatz nagusia, non eta partaideok  gustura, lasai, integraturik eta errespetaturik sentituko garen.

 

© Andra Mari Getxo
Telefonoa: 944911430 | 014288aa@hezkuntza.net