Gobierno Vasco

Barne Antolamendua

  • Gure eskola zikloka antolatuta dago, 5 ziklo guztira. Ziklo bakoitzean koordinatzaile bat dago. Irakasle guztiak zikloren batean kokatuta daude eta ziklo bakoitza autonomoa da hainbat arloetan:

      - Funtzionamenduko materiala erosteko.
      - Zikloko baliabideak banatzeko.
      - Ordezkapenak antolatzeko.

  • Pedagogi Batzordean ziklo koordinatzaileak, liburutegi arduraduna, aholkularia eta ikasketa burua biltzen dira astero eskolako antolamendua eta koordinazioa aurrera eramateko.


  • Kalitatearen taldearen partaideak pedagogi batzordekideak dira, osteguneko goiz osoa ematen dute bere lana egiteko. 

  • Kalitate Batzordeak Prozesuetako jarduerak burutzen direla bermatzen du, alde batetik, kudeaketari eta antolakuntzari dagozkien jarduerak eta bestetik ikas-irakas prozesuei dagozkienak: harrera, programazioa, gela jarduerak, tutoretza eta ebaluazioa. Hauek guzti hauek familien eskura daude hala eskatuz gero.


  • Proiektu bakoitzeko arduradunak denbora baliabidea izanten du proiektua koordinatzeko eta dagokion dirua kudeatzeko.


  • Ikaslegoaren behar bereziei erantzuteko, bai behin betikoak direnenean baita ikaste prozesuan edozein momentuan ager daitezkeen beharrak behin behinekoak direnean, eskolak laguntza irakasle talde bat dauka bere baliabideen artean. Laguntza talde hau hiru irakaslez osaturik dago:  bi PT irakasle  eta aholkularia jardunaldi osoan.


  • Jantokia eta garraioak garrantzi handia daukate gure antolamendua. Ikasle gehienak garraiatuak izaten dira eta jantokian bazkaltzen gelditzen dira. Honek eskatzen du:
  • Eguerdiko antolamendu berezia.- eskolaz kanpoko ekintzak, etxetxoa.. (jantokirako)
  • Hamabi ibilbide desberdinak antolatu, kudeatu eta kontrolatu ikasturtearen zehar (garraiorako)



EKONOMIA ARLOA:

  • Diru sarrerak: eskolak bi iturri ditu dirua jasotzeko
  • Eusko Jaurlaritzak ematen duen diru kopurua.- Funtzionamendu eta Ekipamendurako.
  •  Familiengandik biltzen den dirua eskola materiala erosteko.


  •  Gastuak:
  • Funtzionamenduko dirua, arlo desberdinetan banatzen da, arlo bakoitzeko arduradunak kudeatzeko:
  • Orokorra (Zuzendaritza taldea)
  • Zikloak (Koordinatzaileak)
  • Proiektuak (Proiektuen arduradunak)
  • Arlo espezifikoak (Arlo horien arduradunak)
  • Ekipamenduko dirua.
  • Delegaritzatik etortzen den kantitatea errespetatzen da eskolako berriztapena ziurtatzeko. Ziklo eta arlo bakoitzeko beharrak bilduz eta horien lehentasunak ezartzen aurrekontua egiten da.
  • Eskolako Urteko Kudeaketa Programa urte naturalaren arabera eginda dagoenez, Ikasturteko Plangintzan bi atal agertuko dira: aurrekontua eta ekaineko gestio egoera. Ikasturteko Oroitzean, berriz, urte horretako Ekonomia Kudeaketaren Itxiera agertuko da.


  • Arlo bi hauek (sarrerak eta gastuak) Ikastetxeko urteko aurrekontuan islatzen dira, Zuzendaritza taldeak eginda, Ekonomi batzordeak gainbegiratua eta Klaustroak eta Eskola kontseiluak ontzat emana.


© Andra Mari Getxo
Telefonoa: 944911430 | 014288aa@hezkuntza.net